XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sport-auto edo Auto-sport Kate bat, bi kate, lelo honekin behar baino gehiago jarraituko dugu.

Baina alderdien eritzien gainetik, badago zer esanik honi buruz eguneroko programazioan.

Euskal kate bat nahitaezkoa baldin bada, honek bere programazio berezia izan behar du gainera.

Beste era batetara, Euskal Telebista la telebistaren itzulpena besterik ez da izango, eta ez da hori guk behar duguna.

Kontua ez da ezta ere euskal bertsioa aurretik pasatzea papeleta betetzeko.

Irtenbide bakarra euskal katerako saioak zuzenki sortzea da.

Beste era batetara orain arte gertatzen zaiguna ikusi beharko dugu.

Albistegietan edo Hemen eta Munduan saioan ez dute off-eko abotsa sartzeko erreparorik erdal katean eskeinitako albisteak izan arren.

Ez da berdin gertatzen larunbat arratsaldeko Sport-auto saioarekin.

Saioa ondo egina dagoen ala ez jakitea alperrikakoa da elkarrizketa guztiak erdaraz azaltzen badira.

Espainiako kotxe lasterketek bere ikuslegoa izango dute Euskal Herrian, baina horrek ez du esan nahi saioaren laurdena edo erdia erdaraz izan behar duenik.

Euskal Telebistak euskaraz egindako saioak behar ditu, eta mota batekoak posible ez badira beste batzuk bultzatu beharko dira.

Nire uste apalean, Sport-auto saioak egina dagoen bezala, ez du lekurik ETBko lehen kanalean.

Kontrakoa iruzur galanta besterik ez da, eta presupostuetan lehen katearen aldea loditzeko eta era berean bigarrenarena argaltzeko aitzakia.

Ez dugu esan nahi Euskal kateak motorraren kirolari zuzendutako saiorik behar ez duenik, baina garbi dago gaur egungo antolaketa ETB-2an pentsatua dagoela.

Beraz, bertan geldi daitezela. J. J. IRIBAR.